Barking Blogs

Feeding social networks with quality content since 2012

Euskaldunok Google-ri egiten omen dizkiogun 40 galdera

Posted on 26 Jul 2013 by Haritz Rodriguez in internet | Comments Off on Euskaldunok Google-ri egiten omen dizkiogun 40 galdera

Captura de pantalla 2013-07-27 a la(s) 09.51.48

Mashable webgune ezagunak artikulua argitaratu berri du, Google bilatzailearen autoidazketa sistemak barregarri bilakatu dituen 20 galderaren inguruan.

Izan ere, bilaketa bat egin nahian idazten hasten garenean, Google-k ohikoak-edo omen direnak zerrendatzen ditu. Pentsatzekoa da bere bilaketa estatistiketan oinarrituta egiten duela.

Mashablek ingelesez egiten diren galderen hasierak idatzi ditu bilatzailean, eta Googlek iradokizun bitxiak egin dizkio. Besteak beste, ondoko hauek zerrendatu ditu Mashablek:

Bizitzaren esanahia 42 da (The meaning of life is… 42)
Zein da 4 belauna dituen animalia bakarra (Which is the only… animal with 4 knees).
Zein norabidetan begiratu behar dute elefanteek (Which way should… elephants face).
Gustuko al nau (Does.. he like me).
Zenbat etxe eskuratu ditzaket (How much… house can I afford ).
Nola hilko naiz (How will I… die).
Non bizi da Beyonce (Where does… Beyonce live).
Alienik ba al da (Are there… aliens).
Martitzen ba al da bizitzarik (Is there… life on Mars).
Non dago Chuck Norris (Where is… Chuck Norris).
Nola dakizu noiz zauden maiteminduta (How do you know… when you’re in love).
Noiz iritsiko dira txitxarrak (When… are the cicadas coming)

Ikusminak bultzatuta, euskaraz ere ariketa antzekoa egiten hasi naiz, eta ondokoa izan da emaitza. Azterketa soziologiko sakonago bat egin daiteke agian baina, momentuz, hiru hausnarketa soilik. Batetik, badirudi Googlek euskaraz iradokitzen dituen galderak ingelesezkoak baino zentzuzkoak direla. Bestetik, bitxia iruditu zait nola galdera askok ikasketekin duten harremana, bereziki euskararen ikasketarekin.

Captura de pantalla 2013-07-27 a la(s) 09.54.42

Azkenik, azpimarratzekoa iruditu zait nola nahasten ditugun praktikotasuna eta militantzia. Gauzak “non egin” daitezkeen galdetzen dugunean, Lurraldebus txartela eta Euskal Herriko Naziotasun Agiria iradokitzen baititu Googlek.  Badirudi, gainera, zerbait bilatzerakoan komuna bilatzen dugula euskaldunok, eta Eguzkia askatzeko beharra ere badugula (edo, besterik ez bada, Euskal Herriratik gertuago beharra).

Honatx, bada, Googleri euskaraz zenbait galdera egindakoan bilatzaileak iradokitzen dituenak:

  1. Zein da… nazia
  2. Zein da… zure izena
  3. Zein izan zen… lehenengo prozesadorea
  4. Nork idatzi zuen… lehen liburua euskaraz
  5. Nork idatzi zuen… Garoa
  6. Nork asmatu… zuen telefonoa
  7. Norena da… basoa
  8. Zenbat dira… planetak
  9. Zenbat (hizkuntza izan) dira… munduan
  10. Nolakoak dira… euskaldunak
  11. Nolakoak dira… landareak
  12. Non bizi…  dira marrazoak
  13. Non bizi… da jainkoa
  14. Nola erabili… Xuxen
  15. Nola erabili… Twitter
  16. Nola erabili… aditz taulak
  17. Non egin… lo
  18. Non egin… lurraldebus txartela
  19. Non egin… EHNA
  20. Zergatik da… desagertuko eguzkia
  21. Zergatik da… elurra zuria
  22. Zergatik da… zerua urdina
  23. Gustatzen zait… ariketak
  24. Badakizu… asko maite zaitudala
  25. Noiz izan… zen Frantziako iraultza
  26. Noiz izan… zen Erdi Aroa
  27. Noiz izan(go)… dira topaketa hauek
  28. Zein izan (behar) da… naturarekiko harremanak
  29. Eguzkia… askatu
  30. Non dago… komuna
  31. Non dago… Takolo
  32. Non dago… Jon
  33. Nola egin… idazlanak
  34. Nola egin… idazlan on bat
  35. Nola egin… CV
  36. Nola egin… iritzi artikulua
  37. Zer da… energia
  38. Zer da… Internet
  39. Zer da… kultura
  40. Zer da… filosofia

Artikulua idatzi ostean beste nabigatzaile batekin egin dut proba eta emaitzak ez dira berberak izan kasu guztietan. Esango nuke, Google.com edo Google.es-en begiratuta ere, emaitzak ezberdinak direla.